XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIRILLA DEUNA.

Naparrtarr aundikijen seme, ta batzuren ustez Nabarra'ko bakaldunen senittarrteko, Leire'n ixan zan benedittarren lekaipuru ta aba agurrgarri.

Noiz jayo ta il zanik eztakigu, baña, benedittarren idaztijetan irakurrten danez, Nabarra'ko Eneko Arista bakaldunaren egunetan Leire'ko lekaipuru ei-zan.

Arista ori, barriz, 824'tik 852'ra ixan zan bakaldun.

Naparrtarr deun guren onetzazko izparrik gitxi baño eztogu.

Bere ekandun eta egikun aundijak zirala-ta, Galizia'ra be dettu eben; eta an Samos'ko lekaretxe ospatsuba, beintzat, arrteztu ta lengoratu egin eban.

Jazokun orrek argi ta garbi derakusku Birilla gustiz ekanduntsuba ta arautzale zietza zana.

Atzera Leire'ra etorri zan, lekaipuru-egiñenak zintzoro betatu ebazan, deunen erijotzaz il-arrteño.

Uxue'ko Ama Neskutza'ren agerrkundia berari zorr ei-dautsagu.

Miren Ama mattaliak orretara sariztu, noski, seme on aren eraspen sutsuba Birilla deunaren gorpuzkija Leire'n gurrtu zan eungi luzietan.

¡Tamalgarrija, benetan, lekaretxe ospatsu a orain utsik egotia!.

Moret'ek diñoskunetz, deun onetzazko asele ederra zabaldu zan Leire-aldietan.

Asele ori Iturralde idazle jatorrak zoragarriro idatzi eban erderaz.

Laburrkiro atzaldu daigun emen.

Beñola, Leire'ko lekaipuru agurrgarrija, Birilla deuna, lekaretxetik mendira urten ei-zan bakarrik.

Bai-dua tapa-tapa mendiz-gora lekaipuru bixarr-zurija.